Diseinua fabrikaziorako
Bezeroarekin elkarlanean, ingeniaritzako soluzioak eskaintzen ditugu, azken produktua hobetzeko, eta produktuen materialek, fabrikazio lanek eta egiaztapen probek dakartzaten kostuak murrizteko aukerak identifikatzen ditugu.
Bezeroarekin elkarlanean, ingeniaritzako soluzioak eskaintzen ditugu, azken produktua hobetzeko, eta produktuen materialek, fabrikazio lanek eta egiaztapen probek dakartzaten kostuak murrizteko aukerak identifikatzen ditugu.
Balio erantsia da gure zerbitzu gaman, sektorearen, fabrikatzaileen eta banaketa lerroen gaineko ezagutza sakona ematen baitu, bai eta merkatuaren bilakaeraren gainekoa ere, kostuen aurrezteko ezagutzez gain.
Lehenengo serieak egiten ditugu, produktua ezarritako premisen arabera ebaluatu, zuzendu eta hobetzeko asmoarekin, serieko produkzioaren aurretiko lerro eta test sistemak kualifikatuta.
Fagor Electronicak aukera sorta zabala eskaintzen du, tartean direla zirkuitu inprimatu konplexuen muntaketa, gainazaleko muntaketarako (SMT) eta ohiko muntaketarako (PTH) teknologiak, eta muntaketa mistoa, Soldadura prozesuak: reflow, selektiboa, uhina, hotbar. Testa SPI, AOI, ICT on line kontrolekin, eta ICT testak egiteko offline sistemak, eta produktuaren zehaztapenen eta baldintzen neurrira garatutako test funtzionalak.
SPI eta AOI ikuspen artifizialeko sistemak ditugu, “test in circuit” deiturikoak eta test funtzionalak, bezeroaren etxean “zero akats” bermatzeko. Test datuen kudeaketa eta “full probe” egiaztapena produktua bezeroari bidaltzeko paketatu aurretik.
Osagaien laborategi aurreratu bat, eta burn-in egiteko bitartekoak, bai eta hezetasuna eta tenperatura mantentzeko eta tenperatura talka eta zikloetarako ganbera klimatikoak, produktuetarako. Horiei denei esker fidagarritasun bikaina ziurtatu dezakegu gure produktu guztietan.
Prozesua ez da produktuaren fabrikazioarekin amaitzen, Fagor Electronica zerbitzu integrala ziurtatzen du, produktua bezeroari bere etxean entregatzen zaionera arte.