-
Show
icono
Automobilgintza
Hide Automobilgintza
Esperientzia handia du hain zorrotza den sektore honetan, eta horren erakusgarri dira IAFT 16949 egiaztagiria eta automobilen fabrikatzaile eta TIER-1 nagusien homologazioa. Ibilgailu gama zabal baterako zirkuitu elektrikoak fabrikatzen ditugu, zehazki ibilgailuen beira igogailu elektriko, kontsola, etengailu, kontrol aginte eta giroko eta sabaiko argietarako.
-
Show
icono
Telekomunikazioak
Hide Telekomunikazioak
Esperientzia handia dugu telekomunikazio zerbitzuak eraikin eta etxeetako azpiegituran banatzeko ekipamenduak diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen.
-
Show
icono
Industriako elektronika
Hide Industriako elektronika
Ezagutza zabala dugu potentziako elektronikoan erabiltzeko zirkuituen garapenaren gainean, eta batez ere kontrol elektronikoko armairuei eta inbertsoreei lotutakoak.
-
Show
icono
Etxetresna elektrikoak
Hide Etxetresna elektrikoak
Etxetresna elektronikoen arloan aplikazio ugari duten produktu elektronikoak fabrikatzen ditugu: touch kontrolak indukzioko gaineko sukaldeetarako edota bitrozeramiketarako, potentzia kontrolak indukzioko sukaldeetarako, kontrol elektronikoak garbigailu, ontzi garbigailu, labe, gaineko gas sukalde elektroniko eta hozkailuetarako, besteak beste.
-
Show
icono
Energia Berriztagarriak
Hide Energia Berriztagarriak
Gizarteak ingurumenarekin duen gero eta konpromiso handiagoa dela-eta, hainbat enpresarekin elkarlanean aritzera behartuta ikusi gara, sektore horretara bideratutako produktu elektronikoak fabrikatzeko, batez ere energia fotovoltaikoaren eta termosolarraren
-
Show
icono
Aeronautika
Hide Aeronautika
Aeronautikaren sektoretik, gero eta premia handiago dago zirkuituak elektronifikatzeko eta sentsorizatzeko, eta, hori dela eta, nabarmen handitu dira inbertsoren premiak. Fagor Electronican inbertsore gama zabala dugu (DC-AC), aeronautikako sektorerako baliagarri direnak.
Mihiztura elektronikoak eta produktu finalak
Fagor Electronica mihiztadura elektronikoak eta produktu elektroniko bukatuak egiten ditu.
Ikusita merkatua etengabe aldatzen ari dela eta berrikuntzarako bokazio garbia kontuan hartuta, Fagor Electronican prest gaude bezeroarekin elkarlan estuan eta diziplina bat baino gehiagoko taldetan garatutako ingeniaritzako soluzioak eskaintzeko.